Emagin elkarteak ‘Tortura feminismotik erreparatu’ jardunaldiak antolatu ditu
Tortutatuak izan diren emakume* militante batzuen proposamen bat da Emaginek Tortura feminismotik erreparatu jardunaldiak antolatzeko arrazoia; torturak eragindako bortxak izendatzeko, aletzeko eta ulertzeko analisi feminista bat osatzeko behar kolektibotik, marko feminista bat eraikitzea.
Inkomunikazio garaian, bereziki, indarkeria matxista pairatutako pertsonei ahotsa emateko tartea izango da. Marko feminista hori osatzeko prozesuan hausnartutako guztia bildu dute orain, Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak. Tortura politikoak liburuan.
Hala, liburuak biltzen duen marko teoriko horretatik abiatuta, Tortura feminismotik erreparatu jardunaldiak antolatu ditu Emaginek: “Prozesu kolektibo honen bigarren helburu handia, emakume* torturatuen berregite prozesuetan bidelagun izatea da”, azaldu dute.
Jardunaldiak otsailaren 7an izango dira, Intxaurrondoko kultur etxean, eta hemen eman dezakezue izena.

