Oihana Kortazar eta Amets Aramberri izan dira onenak Herri Ametsa Talaia Mendi Krosean
Oihana Kortazar mendi lasterkaria, helmugan.Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa Eguraldi txarrak astebete atzeratu ondoren, atzo egin zuten zortzigarrenez Herri Ametasa Talaia Mendi Krosa, Ulia mendian barrena. Antolatzaileen esanetan, lasterketak ilusio eta gogoa berpiztu zuen korrikalarien, mendizaleen eta familien artean, eta giro bikaina izan zen nagusi.
Lehia nagusian, Oihana Kortazar eta Amets Aramberri izan ziren azkarrenak, maila handiko lasterketa osatuz. Horrez gain, Herri Ametsa saria Andoni Uzkianok jaso zuen. Une hunkarria izan zen, duela gutxi zendu den Eñaut Elizalde altzatarrari eskaini ziolako.
Lehiaz kanpoko parte hartzaileek, berriz, 3,7 kilometroko mendi martxan aritzeko aukera izan zuten, “presiorik gabe ibilbideaz eta naturaz gozatu nahi zutenentzat pentsatuta”. Era berean, kros txikia ere egin zuten, “txikienek ere kirolaz eta festaz gozatzeko aukera izan zezaten”.
Horrekin batera, atzo lorturikoa nabarmendu dute antolatzaileek: “Herri Ametsa ikastolak beste behin erakutsi zuen kirola, natura, euskara eta komunitatea uztartuz, denontzako dibertsioa eta emozioa eskaintzeko gai dela”.


