Tabakalera eta Donostiako Zinemaldia kultur erreferente dira, Espainiako Estatuan
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Donostia Zinemaldia, Espainiako Estatuko hiru kultura erakunde garrantzitsuenetako bi dira, honezkero, Bilboko Guggenheim Museoarekin batera. Hori bera jaso du Contemporanea fundazioaren Kulturaren Behatokiak Espainiako kulturaren 2025eko egoerari buruz egin duen azterketak.
Txostenak 500 kultura proposamen baino gehiago aztertzen ditu, kultura sektoreko 400 profesional baino gehiagoren iritziari esker: horiek dira museoetako zuzendariak, kultura zentroak, jaialdiak, artistak eta Espainiako Estatu osoko kudeatzaileak, esaterako.
Halaber, “bere eskaintza kulturalaren kalitate eta berrikuntzagatik” gehien baloratzen den hirugarren erkidegoa da Euskadi, Madril eta Kataluniaren atzetik. Arlo honetan, Donostia zazpigarren hiri baloratuena da.
Tabakalera eta zinemaldia, erreferente
Tabakalera sailkapeneko 22. postuan geratu da –44. postuan zegoen 2024an—, eta jakinarazi dutenez, “horrek berretsi egiten du kultur berrikuntzaren eta dinamizazioaren erreferente gisa duen eragina”. 2025eko txostenean, Tabakalera estatuko kultur proposamen nabarmenenak biltzen dituen Ezinbestekoak kategorian agertzen da, Matadero Madrid, CCCB edo Fundacioon Juan March zentroekin batera.
Donostia Zinemaldia hirugarren postuan dago, Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroaren Museo Nazionala eta Prado Museoa buru dituen sailkapenean. Donostia Zinemaldiak lehen postuan jarraitzen du Euskadiko “kultura intsignia” gisa, eta erkidego honetako profesionalen arabera “proposamenik nabarmenena” izatearen aitortza du.
