Igarotako bidearen kronologia bat

Kaldereroak zeruari begira

Eguraldi txarra dela eta, Grosekoak ez dira aterako eta Antiguan aldaketak egingo dizkiote egitarauari.

kaldereroak Jendetza batu zen Antiguako kaldereroetan larunbatean.Joseba Parron San Sebastian

Haize eta euri iragarpenaren ondorioz, Groseko kaldereroek bihar ez ateratzea eta egitarau osoa bertan behera uztea erabaki dute, eta Antiguakoek, berriz, aldaketa ugari egingo dizkiote ostiral arratsalderako aurreikusitako egitarauari. Iragarpena beteko balitz, honako B plana prestatu dute:

Abiapuntua kiroldegian 20:30ean mantenduko dute eta bertatik, Benta Berriko aterpeetatik barrena Aspaldiko tabernaren ondoan abesti bat kantatuko dute. Bertatik, “euria barra-barra ariko balu” aterkiekin eta musikarik gabe, Txalupagilenera abiatuko dira. Bertako arkupeetan sartuta, betiko kantak abestuko dituzte, 21:00etan hasita.

Hangoa amaituta, frontoira joango dira. Oso eguraldi txarra baldin badago, musikarik gabe eta bakoitza bere aterki edo xirarekin, eta bestela, musikarekin konpartsan. Frontoian, 21:45-22:00 inguruan, azken abestiak jo eta kantatuko dituzte. Eta hortik, Izurun elkartera txarangarekin batera. 

HITZAkide HITZAkide