Maite Rosendek egin du Euskal Herriko Itzuliaren kartela
Maite Rosende Itzuliarentzat egindako kartelarekin, Bilbon.OCETA Arte Ederren Bilboko Museoan aurkeztu dute Euskal Herriko Itzuliaren kartela, eta han izan da egilea: Maite Rosende ilustratzaile donostiarra. Apirilaren 6tik 11ra bitarte jokatuko da Itzulia, Bilbon hasi eta Bergaran amaituta. Dena dela, aurten, ez da Donostiatik pasatuko.
Eusko Jaurlaritzak duela zortzi urte abiatu zuen kartela ilustratzaile batek egiteko egitasmoa, Arte Ederren Bilboko Museoarekin elkarlanean. “Gerra Zibilaren aurretik, euskal artista ezagunek egin zituzten Itzulia txirrindulari proba iragartzeko irudiak eta, horietako asko, Arte Ederren Bilboko Museoan gordeta daude. Tradizioa berreskuratzeko asmoz, 2019an lankidetza hau sustatu zen eta Euskadi Literatura Sarietan Literatur Lanen Ilustrazioa kategorian saritutako pertsonak kartela diseinatzea erabaki zen. Ondoren, lan hori aipatutako museoan gordetzea da konpromisoa”, azaldu dute.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia, berriz, maiatzaren 15tik 17ra bitartean izango da, baina oraindik ez dute ibilbidea iragarri.
