EKINNek 450 proiektu ekintzaile lagundu ditu bi urtean
Hiriko berrikuntza nodoak 11.000 bisita izan ditu, eta emakumeen eta gazteen ekintzailetzaren bultzada berretsi du
Ireki eta bi urtera, EKINNek 450 ekintzailetza proiektu baino gehiago lagundu ditu, horietatik % 60 berritzaileak, eta “Donostiako ekosistema ekintzailearen motorretako bat” bihurtu da. Denbora horretan, azaldu dutenez, 11.000 bisita izan ditu Donostiako Sustapenak kudeatutako guneak.
Artatutako ekintzaileen profilak gazteen eta emakumeen talentuak gero eta pisu handiagoa duela erakusten du: % 45ek 35 urte baino gutxiago ditu eta % 51,1 emakumeak dira. Gainera, % 47 inguruk unibertsitate ikasketak ditu, eta % 28 jatorri atzerritarrekoak dira; horrek azpimarratzen du nodoa askotarikoa eta irekia dela.
Kultura ekintzailearen esparruan, 3.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute ekintzailetzari lotutako prestakuntza ekintzetan, horietako asko LHko zentroetako eta unibertsitateetako ikasleak. EKINNek bokazioak piztera eta proiektuak tokiko ehun ekonomikoarekin konektatzera bideratutako saioak, topaketak eta jarduerak hartu ditu.
EKINN+ azelerazio programa pieza zentraletako bat da. Urtero 20 proiektu berritzaile inguru aukeratzen ditu eta Enpresa Sustapenerako Europako Sarietan saritua izan da. Guztira, 166 enpresa ekimen berritzaileri lagundu die martxan jarri zenetik.
Ekipamenduak, gainera, Talent House Harrera Plana indartzen duten 70 apartamentu ditu, tokiko eta nazioarteko talentua erakartzea eta fidelizatzea erraztuz. Aurten, gainera, gizartean eragina duten proiektu berritzaileak dituzten 35 urtetik beherako gazteentzako laguntza espezifikoak bultzatu dira


