Emakumeen ahalduntzerako ibilbide irisgarri bat
50 bat emakume elkartu ziren iaz, Lila Oinez egitasmoan parte hartzeko.Beñat Parra Erroak elkarteak Lila Oinez 2026 ekimena antolatu du; jarduera honek, emakumeen ahalduntzea eta mugimendu feminista ikusgarri egitea du helburu. Egitasmoa hilaren 6an izango da, 10:30ean.
Lila Oinez ez da lehiaketa huts bat, antolatzaileen hitzetan; “emakumeen borroka historikoa gogora ekartzen duen feminismoaren ospakizuna” baizik. Kirola ahalduntzeko tresna garrantzitsu gisa hartuta, parte hartzaileek ibilbide irisgarri bat egingo dute, oinez eta lasai egiteko modukoa: Ondarretako eskulturatik abiatuta, Kontxako erlojuetan amaituko da ibilbidea.
Parte hartzea erraztea
Ekimen hau bereziki Erroak elkarteko zerbitzuetako emakumeentzat dago pentsatua. Elkarteak azaldu duenez, laguntzen dituzten emakume askorentzat zaila izaten da Lilatoiaren gisako ekimenetan parte hartzea, bizi dituzten egoera pertsonalarengatik. Hori dela eta, parte hartzea errazteko eta aukera berdintasuna sustatzeko jarduera hau antolatu dute.
Ekintza Martxoaren 8ko testuinguruan kokatzen da, emakumeen eskubideak ospatzeko eta mugimendu feminista indartzeko asmoz.
