Neopreno zaharrei bigarren bizitza bat emango diete
Bigarren Olatua egitasmoaren aurkezpena.Euskadi Surfari Euskadi Surfari elkarte donostiarrak Bigarren Olatua egitasmoa abiatu du, Donostiako Muchas Telas saltokiarekin eta San Martin Merkatuarekin elkarlanean, neopreno zaharrei bigarren bizitza bat emateko helburuarekin. Zehazki, antolatu dituzten tailer batzuen bidez, beste produktu batzuetan bilakatuko dituzte neopreno zaharrak, ondoren saltzeko eta bildutako dirua gizarte proiektuetara bideratzeko; besteak beste, Euskadi Surfarik gizarte bazterketako arriskuan dauden gazteekin antolatzen dituen baino surflari solidarioetara bideratuko dute dirua, azaldu dutenez.
Horrela, martxoko ostiral guztietan (hilak 6, 13, 20 eta 27), joskintza ikastaroak egingo dituzte, neopreno zaharrak diru zorrotan, betaurrekoentzako zorroetan eta bestelako objektuetan bihurtzeko. Edonork hartu dezake parte ikastaroetan, josten jakin edo ez, eta, era berean, edonork eman ditzake neopreno zaharrak dohaintzan, Muchas Telas dendan utzita (Hondarribia kalea, 31).
Goizez zein arratsaldez egingo dituzte ostiraletako joskintza saioak: goizetan, Muchas Telasen, 10:00etatik 13:00etara, hamar lagunentzat; arratsaldeetan, aldiz, San Martin azokan, 17:00etatik 19:30era, hogei pertsonarentzat. Hemen eman daiteke izena.


