Esnatu lurra, esnatu
Cementos Rezolaren eraikina.Joseba Parron San Sebastian Pasatu dira jada inauteriak. Bukatu dira Añorgako dibertimendu eta komeriak. Lurrari esnatzeko egin diogu kantu, hemendik hasita Mauleraino, Atharratzetik Markinaraino, koko eta zirtzilak biderkatuz.
Udaberria ate joka dugu eta, lurra, esnatu baino, lozorroan sartuta dago. Lozorroan baino, sedazio fasean. Bizitza ederrerako lehengai guztiak eman zizkigun lurrak: jakiak, eguzkia, ura, emozioak, inteligentzia, artea, sagardoa eta arin-arina, besteak beste. Bizitza ederrerako lehengai guztiak eman dizkigun arren, aukeratu dugu beste bide bat: erra eta gerra.
«Zementuaren kontrako frontea antolatu!», diote Lurraren Altxamenduek. Zementuaren kontrakoa eta bakearen aldekoa. Esku guztiak beharko ditugu mundu berri bat eraikitzeko. Alegia, lurra esnatzeko. Aizkorak zorroztu beharrean, lore baratzetan jarriko bagenu indarra?


