Txuri Urdinek etxeko partidak baliatu behar ditu finalera iristeko
Ibaeta Basketek Kanarietan jokatuko du, eta Gipuzkoa Basketek Ourense hartuko du Gaskan. Realeko mutilek, berriz, Atletico Madrilen zelaian jokatuko dute.
Txuri Urdinen eta Puigcerdaren arteko finalerdietako partida bat.Txuri Urdin Bat irabazi eta bat galdu ondoren, Txuri Urdinek etxeko faktorea baliatzeko aukera izango du asteburuan. Ligako titulurako finalerdietako hirugarren eta laugarren partidak jokatuko dituzte Puigcerdaren kontra, Anoetako izotz jauregian. Biak irabaziz gero, finalera sailkatuko dira. Bestela, azken norgehiagoka erabakigarria Katalunian izango da.
Saskibaloian, Ibaeta Basket etxeko porrot gazi-gozoa atzean uzten ahaleginduko da. Zaragoza liderraren kontra maila ona eman arren, galdu egin zuten. Bihar, ordea, Kanaria Handia azken sailkatuaren kantxan jokatuko dute. Bai ala bai irabazi beharreko neurketa da, sailkapenaren erditik gorantza egiteko. Gipuzkoa Basketek, berriz, Ourense izango du arerio bihar, Gaska kiroldegian. Astebeteko atsedenaren ostean, Zamoran lorturiko garaipen ikusgarriari segida ematen saiatuko dira.
Futbolean, Realak kopako finalaren atarikoa jokatuko du bihar, Metropolitano futbol zelaian. Izan ere, Atletico Madril izango du aurrez aurre, finaleko arerio berbera. Aurrekari moduko bat izango da bi taldeentzat, nahiz eta biak konparatzea guztiz erreala ez den izango. Batez ere, finala Sevillan jokatuko delako, eta ez Madrilen.
PARTIDAK
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, titulurako finalerdiak
- Hirugarren partida: Txuri Urdin – Puigcerda (bihar, larunbata, 21:00)
- Laugarren partida: Txuri Urdin – Puigcerda (etzi, igandea, 14:30)
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 24. jardunaldia
- Kanaria Handia – Ibaeta Basket (bihar, larunbata, 19:00)
Gizonezkoen bigarren maila, 23. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket – Ourense (bihar, larunbata, 18:00)
Futbola
Gizonezkoen liga, 27. jardunaldia
- Atletico Madril – Reala (bihar, larunbata, 18:30)


