Euskal industriaren irudia marrazkitan bildu du San Telmo museoak
Bisitari bat Gerardo D'Abraira artistaren obra ikusten, San Telmo museoan.Donostia Kultura Gerardo D’Abraira artistaren industria marrazkiak biltzen dituen Barreiatutako paisaiak erakusketa aurkeztu du San Telmo museoak. Bere obra martxoaren 10etik irailaren 6ra bitartean egongo da ikusgai museoko erakusketa iraunkorreko Industria, aldaketaren eragile atalean. Komisario lana Javier Gonzalez de Duranak egin du.
Artistak XX. mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadetan Euskal Herriko industria irudikatu zuen airetiko ikuspegiko marrazkien bidez, eta bilduman Gipuzkoako, Bizkaiko eta Errioxako hainbat industria enpresaren marrazkiak daude..
Horrez gain, erakusketarekin batera, katalogo bat eta Gipuzkoako fabrikei buruzko liburuxka bat argitaratu dituzte, 25 euroan batera salgai.


