Shula Gavilanek beste urtebetez jarraituko du Bera Beran
Shula Gavilan Bera Bera jokalaria, erasoko jokaldi batean.Bera Bera Bera Bera eskubaloi taldeak 2026-2027ko denboraldiko taldea egonkortzen jarraitzen du. Klubak jakinarazi duenez, Shula Gavilan argentinarrak beste urtebetez jarraituko du Donostian.
Horrela, Gavilanek bosgarren sasoia beteko du Bera Berarekin. Frantziako liga jokatu zuen lehen jokalari argentinarra izan zen –Plan de Cuques taldearekin—, baina 2022-2023ko denboraldian Bera Berak fitxatu zuen. Lau denboraldi hauetan, pibotak ez du lehiaketa ofizialeko partidarik galdu. Orain arte, 144 partida jokatu ditu, eta 268 gol sartu.
“Hona iritsi nintzenean ez nekiela klub honek zer esan nahi zuen niretzat. Ikasi dut, hazi egin naiz, beti sentitu nuen haren maitasuna nire ondoan. Eta bihotzak pisu handia izan du nire erabakian”, adierazi du Gavilanek.


