Kopan ezustekoa ematen ahaleginduko da Ibaeta Basket
Ibaeta Basketen eta Zaragozaren ligako partida. Gaurtik igandera bitartean jokatuko da Tarragonan (Katalunia) emakumezkoen Espainiako saskibaloi kopa, eta Ibaeta Basketek areriorik zailena izango du final-laurdenetan. Zaragoza ligako liderraren kontra neurtuko dituzte indarrak, 18:00etan, Palau d’Esports Catalunya kantxan.
Ligako aurrekariak ez dira onak, jokaturiko bi partidak galdu dituztelako donostiarrek. Kopan, ordea, ezustekoa ematen ahaleginduko dira. Aragoiko taldea menderatuz gero, finalerdietan Valentziaren edo Ensinoren aurka arituko lirateke. Finala, berriz, hilaren 29an jokatuko da, leku berean.


