Kopako finala pantaila handietan ikusi ahal izango da, Donostian eta Sevillan
Realeko jokalariak Manchester Uniteden kontrako berdinketaren gola ospatzen, Anoetan.Reala Hiru aste baino gutxiago gelditzen dira Realak Atletico de Madrilen aurka Sevillan jokatuko duen Espainiako Kopako finalerako; hala, Sevillara joaterik ez duten realzaleek Alderdi Ederretik jarraitu ahal izango dute partida, besteak beste, udalak eta Realak bertan jarriko duten pantaila handi baten bitartez.
Horrez gain, Sevillara joan baina estadiora sartzerik ez dutenek ere izango dute aukera bera; izan ere, Donostian jartzeaz gain, Sevillan ere jarriko dute pantaila, Realaren zaleentzako eremuan, La Cartuja futbol zelaiaren ondoan.
