Morlansko tunela itxita egongo da lau hilabetez, eraberritze lanengatik
Gaur hasiko dituzte obrak, eta horiek iraun bitartean, Lugaritz eta Morlans lotzen dituen korridorea ezingo da erabili.
Morlansko tunela. Morlanseko tunela itxita egongo da gaurtik aurrera bizikleten joan-etorrietarako pasabide hori eraberritzeko lanak hasiko baitituzte. Lanek lau hilabete iraungo dute eta denbora horretan, Lugaritz eta Morlans lotzen dituen korridorea ezingo da erabili.
Orain arte bizikletentzako soilik izan den bidegorria, partekatu bihurtuko dute, alde banatan, metro bateko zabalera izango duen espaloi bana sortuko baitute. Hala, oinezkoen eta txirrindularien joan-etorria bateragarri egingo dute, 1,4 kilometroko bide horretan.
Proiektu eta Obretako zinegotzi Juantxo Marrerok azaldu duenez, esku hartzeak “eskaera historiko” bati erantzuten dio Duela hamazazpi urte tunela ireki zenean “pasabidearen estutasunak, bide segurtasuneko balizko arazoek eta drainatze sistema egoki bat mantentzeko beharrak” erabilera txirrindulariei mugatzera behartu zuen. Hala ere, “istripurik ez egoteak eta hormigoizko ertzak tunelaren hormaraino zabaltzea ahalbidetzen duten irtenbide teknikoak garatzeak, drainatze funtzioa arriskuan jarri gabe, jarduketa hori bideragarri egin dute”.
Tunela 4,2o metroko zabalera du eta obrek oinezkoentzako alboko espaloiak gehituko dizkiote 2,2 metroko bidegorriari. Erabiltzaileen arteko bizikidetza bermatzeko, argi eta garbi seinaleztatuko dira bakoitzarentzako espazioak, sinbolo espezifikoak margotuz. Halaber, paretetako asfaltozko oihal iragazgaitza presiozko uraren bidez garbituko da.
Horrez agin, segurtasun sistema bat ere ezarriko dute. 35 kameraz eta hogei bozgorailuz osatua, tunelaren giltzarritik esekitako erretilu batean jarriko dute, eta Udaltzaingoak kontrolatuko du.


