Udalak estalkiak jarriko ditu Sagastieder eta Reno parkeetan
Intxaurrondoko Sagastieder pasealekuko parkea. Intxaurrondoko Sagastieder parkean eta Antiguako Reno parkean estalkiak jarriko dituztela adierazi du udalak, aste honetan.
Hala, bi estalkiak egiteko lanak Carpas Zaragoza SL enpresari esleitu dizkiote; Sagastiederreko estalkia egiteko 145.200 euroko aurrekontua eman die udalak eta lau hilabetetan eginda egotea aurreikusten dute. Reno parkekoak, aldiz, 190.575 euroko aurrekontua du, eta bost hilabetetako egikaritze epea.


