Apirilaren bukaeran hitz egingo dute Eureka zientzia museoaren etorkizunaz
Miramongo Eureka zientzia museoa.Eureka Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udala eta Kutxa fundazioa hilabete bukaeran elkartuko dira Eureka zientzia museoaren etorkizunaz hitz egiteko. Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, museoaren “bideragarritasuna” izango dute hizpide, besteak beste. Helburua Eureka “urtetan” irekita mantentzea dela gaineratu du.
Bilera horretan, Eurekak Tabakaleran izango duen espazioa eta proiektua bera aztertuko dute. Gogoratu behar da, Eurekak beste bi urtez jarraituko duela irekita Miramonen. Ondoren, Tabakalerara lekualdatuko dute. “Ikusi beharko da lekualdaketa hori behar den moduan egiteko gai garen”, adierazi du alkateak.


