Hiru lagun atxilotu dituzte hiriko zenbait enpresatan lapurreta egiteagatik
Astearte arratsaldean, Ertzaintzak abisu bat jaso zuen Zubietan egiten ari diren obra batean lapurreta egin zutela esanez. Antza, langileek hiru lagun atxiki zituzten, arropaz aldatzeko eta beren gauzak gordetzeko dituzten etxoletan lapurreta egin asmoz sartu baitziren. Aurretik, esparrura sartu ahal izateko, lapurrek obra inguratzen duen hesia behartu zuten.
Bertaratuko patruilak hiru susmagarrien kargu egin, eta miatu zituztenean, lapurretan egiteko balia daitezkeen erremintak eta tresnak atzeman zizkieten, hala nola, zizelak, bihurkinak edota eskularruak. Halaber, jakin ahal izan zutenez, hiru gizonek azken hamabost egunetan,
Halaber, jakin ahal izan zutenez, hiru atxilotuek azken hamabost egunetan Donostiako enpresetan egindako, gutxienez, bi lapurretetan parte hartu zuten, modus operandi bera erabiliz, eta obrako materiala lapurtu zuten. Horietako batean, apirilaren 10ean, 4.000 euro inguruko balioa zuen kobre bobina bat lapurtu zuten, eta beste batean obrako erremintak.
Atxilotuek polizia aurrekari ugari dituzte antzeko egitateengatik eta epailearen eskuetan jarriko dituzte beharrezko eginbideak amaitu ondoren.


