Mendoza ahaldun nagusiak dio turismo zerga ezingo dela 2027ra arte ezarri
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, artxiboko irudi batean.Gipuzkoako Foru Aldundia Jon Insausti alkateak presazko deia egin berri die Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoei, turismo zerga Donostian uda honetan bertan kobratu nahi duelako. Horren harira, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak gogorarazi du 2027ko urtarrilaren 1ean ezarriko dutela zerga hori, Gipuzkoako udalerri guztietan aldi berean.
Erakundeen arteko adostasunetik ateratako data dela adierazi du Mendozak, baita nabarmendu ere udalerri guztietan batera ezartzeak “segurtasun juridikoa” ematen duela. Araua Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu ostean, udal bakoitzak horren inguruko bere ordenantza propioa garatu beharko du, eta 0,75 eta 7,5 euro artean kobratu ahal izango ditu gaueko.


