Aitor Zabaleta omendu du EH Bilduk, kopako finalaren atarian
Aitor Zabaletak eraman ohi zuen txapela luzea jarri diote hiriko hainbat eskulturari.EH Bildu “Aitor Zabaletagatik ekarri Kopa Euskal Herrira!”, adierazi du EH Bilduk sare sozialetan. Hain zuzen ere, Atletico Madrileko zaleek 1998an hil zuten Zabaleta, eta hura omentzea erabaki du alderdi abertzaleak.
Larunbateko kopako finalaren atarian, “faxistek hildako” realzalea gogora ekarri dute berak jantzi ohi zuen txapela Donostiako hainbat estatua esanguratsutan jarrita. “Faxismoaren aurrean tinko! Beti antifaxistak! Aupa Reala!”, nabarmendu du EH Bilduk.



