Intxaurrondoko gazte eguna egingo dute apirilaren 25ean
2023ko Intxaur Jaietako bazkari herrikoia.Intxaur Jaiak Intxaurrondoko jaiak ate joka daude eta, urteroko ohiturari jarraituz, gazte egunak emango die hasiera ospakizunei, hilaren 25ean. Antolatzaileek egitarau zabal eta koloretsua prestatu dute eguerditik goizaldera arte, auzoko kaleak biziz betetzeko.
Karropoteoarekin emango diote hasiera jaiari (12:00-14:00), Sagastieder plazatik hasita, Letaman gaztetxeraino. Gero, bazkari herrikoia egingo dute bertan, eta bingoaz gozatuko dute, bazkalostean (14:30-16:00). Arratsaldean, jolasen txanda izango da: beerpong-a, herri kirolak eta mojito zerbitzua egingo dute (16:30-19:30). Iluntzean, karaoke irekia antolaatu dute (19:30-21:00) eta jaiari amaiera borobila emateko, DJ Letamanen musika saioa iznago dute (21:00-03:00).
Bazkarirako tiketak, salgai
Bazkarirako txartelak bost euroren truke erosi daitezke, dagoeneko, Sagastiederreko taberna guztietan. Antolakuntzak gogorarazi du txartelak erosteko azken eguna datorren asteazkenean, hilaren 22an, izango dela.


