Lurraren defentsaren aldeko eguna larunbatean, Uliako Lore Baratzetan
Ulia-Ategorrietako Mintegietako parkea babesteko lanean aritu da urtetan Uliako Lore Baratzak proiektua.Uliako Lore Baratzak Lurraren defentsaren aldeko eguna antolatu dute larunbatean Uliako Lore Baratzek, Kinka autonomoen sareak eta Donostialdeko Ekoizpen Kolektiborako Sareak, Uliako lore baratzetan, mugimendu ekologista indartu eta Aroztegiako errepresioari aurre egiteko dirua ateratzeko.
Udaberriarekin batera, hazi eta landare trukerako eguna antolatu dute Uliako Lore Baratzean. Goizean, hazi eta landareen bueltan elkartuko dira. Landareak ugaltzeko tailer bat egingo dute; eta, ondoren, norberak bere hazi eta landareak eramanda, elkarbanatzeko gonbidapena luzatu dute. Orotariko landare eta barazkiak eramateko gonbita egin dute: barrukoak, kanpokoak, jangarriak, apaingarriak…
Arratsaldean, berriz, Lurraren Altxamenduak kolektiboaren Lehen astinduak: iraultza ekologista bat liburuaren aurkezpena egingo dute. Katakrak argitaletxeak argitaratu zuen iaz liburua, eta Eider Beobide itzultzaile donostiarrak ekarri euskarara. Beobide izango da aurkezpenean, eta harekin batera, hainbat militante ekologista, Urumeako Mendiak Bizirikeko, Baserritarren Bilguneko eta OSTIA sareko kideekin.


