Minbiziaren alde mugituko da Donostia, maiatzean
2025eko minbiziaren aurkako lasterketa.Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak herritar guztiak deitu ditu maiatzaren 10ean Donostian egingo den Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako lasterketan eta martxan parte hartzera. Ekimen horrek kirola, elkartasuna eta itxaropena uztartzen ditu, minbiziaren aurkako borrokan funtsak biltzeko helburuarekin. IRUTXULOKO HITZA ekimenaren babesle da.
Ekitaldia 10:00etan hasiko da Alderdi Ederreko lorategietatik, eta bi modalitate eskainiko ditu, parte-hartzaile bakoitzak bere mailara egokitu dezan: 7km-ko lasterketa, korrikalarientzat eta 3km-ko martxa, adin guztietako pertsonentzat eta familientzat aproposa, lasaiago egiteko modukoa.
Elkartasuna helburu
Ekitaldiaren xede nagusia baliabideak lortzea da, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuekin jarraitzeko: gaixoentzako eta senideentzako laguntza psikologikoa, gizarte arreta eta prebentzio kanpainak. Horrez gain, bildutakoaren zati garrantzitsu bat minbiziaren ikerketa zientifikora bideratuko da, biziraupen tasak hobetzen jarraitzeko.
Parte hartu nahi dutenek online eman dezakete izena, hemen.


