Sexualitateari buruzko doako saioa antolatu dute, Kontadoresen
Bidebietako Kontadores zentroa.Beñat Parra Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak doako sexualitate eta ahalduntze prestakuntza saioa antolatu dute hilaren 18rako: Treba Gazteak. Kontadores Gazte Zentroan izango da, 17:30ean. Ekimenaren helburua, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei beren ahalduntze prozesuan eta garapen integralean laguntzea da, bizitzako etapa honetako erronkei aurre egiteko tresnak eskainiz.
Hala, datorren larunbateko saioak gai zehatz bati helduko dio: Zer dakit nire sexualitateaz? Nire nahiak, nire erabakiak. Ageda Blasco formatzailearen eskutik, parte-hartzaileek sexualitatea modu sakon eta kritikoan aztertzeko aukera izango dute, norberaren nahiak eta erabakiak hartzeko gaitasuna aldarrikatuz.
Saioak hiru orduko iraupena izango du, eta lekuak mugatuak direnez, Kontadores Gazte Zentroaren webgune ofizialaren bitartez eman daiteke izena.


