Astea laburrean x 13
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, ostiralero kolaborazioa gauzatu izan dugu Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean, FM 107.4 frekuentzian entzungai. Tamalez, honaino iritsi da gure elkarlana.
Asteotan, ostiralero, asteburuaren atarian, hirian albiste izandakoa gertakariak gainbegiratu dituzte modu aske eta alaian IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetariek.
Gaurko atala, beraz, ezinbestean desberdina da. Edonola, nork daki behin betiko agurra den edo uste baino lehenago bueltan izango diren.
