Carlos Garcia PSE-EEko zinegotziak dimisioa aurkeztu du, «arrazoi pertsonalengatik»
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako ordezkariak korporazioa utziko du "arrazoi pertsonalengatik"
Eneko Goia alkatea eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garcia, iaz, prentsaurreko batean.Donostiako Udala Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garciak uko egingo dio Donostiako Udaleko zinegotzi izateari apirilaren 30ean, ostegunean, egingo den Osoko Bilkuran. Garciak (53 urte) Donostiako Udalaren barruan duen etapa politikoari amaiera ematea erabaki du, “arrazoi pertsonalengatik” eta “poztasunez” orain arte bere kudeaketa arloan egindako lanarengatik.
“Plazera izan da udalbatza honetako kide izatea eta donostiarren alde eta herritarrentzat lan egin ahal izana”, adierazi du Garciak agurrean. “Hiru urte hauetan lantalde handi bat izan dut, eskerrak eman nahi dizkiot, eta hiri mantentze lan onena egiten saiatu gara, estandar altuenekin eta Donostia bezalako hiri batek eskatzen duen mailan”, gaineratu du. Ildo horretan, hondakinak biltzeko eta bideak garbitzeko kontratu berriak sinatu eta martxan jarri izana nabarmendu du, baita Donostiako haur parkeen % 30 berritzeko konpromisoa bete izana ere.
Garciak, halaber, “eskerrik beroenak” eman nahi izan dizkio Donostiako hiriari, “denbora horretan erakutsitako afektuagatik, bai eta hain eremu sentikorrean, mantentzean eta garbiketan, duen ulermenagatik ere”. Udalbatzan bere ordezkoa nor izango den datozen asteetan erabakiko da.
