Estatuko sable tiratzaile onenak lehiatuko dira larunbatean, Pio Barojan
Mertxe Uzal Memorialeko une bat.Fortuna XXI. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mertxe Uzal nazioarteko eskrima txapelketa jokatuko dute, bihar, hilak 18, Pio Baroja kiroldegian. Bertan, estatuko bai gizonezko bai emakumezko sable tiratzaile onenak lehiatuko dira, eta, guztira, 161 parte hartzaile izango dira. Tartean, Frantzia, Britainia Handia edota Kolonbiako esgrimalariak edota kadete mailako munduko txapelketa batean parte hartu duten lehen euskal tiratzaileak: Markel Amat eta June Ruiz.
Txapelketari 13:30ean ekingo diote gizonezko sablearekin, emakumezkoen sable lehia, berriz, 15:30ean hasiko dute. Finalak 18:30ean jokatuko dituzte. Proba Espainiako txapelketarako sailkatzeko balio du eta estatuko ospetsuena da, sableari dagokionean. Sarrera doakoa eta librea da.
