Okendo-Zemoriako parkea salbatzeko alternatibak aurkeztuko ditu Uliako Auzo Elkarteak
Hitzaldi informatiboa egingo dute Uliako Auzo elkartekoek. (Argazkia: Uliako auzo elkartea) Uliako Auzo Elkarteak hitzaldi informatibo bat egingo du datorren astelehenean, hilak 20, Okendo-Zemoriako parkea salbatzeko alternatibei buruz hitz egiteko. Okendo Kultur Etxean izango da, 19:00etan.
Adierazi dutenez, hitzaldiak Basque Culinary Centerrek GOe eraikinarekin okupatutako eraikina berreskuratzea du helburu, eraikin hori Okendo Alde plan berezian onartu baitzen.
