Anton Legorburuk brontzezko domina irabazi du Hong Kongeko munduko serieetan
Anton Legorburu errugbi jokalari donostiarra.BAT Basque Team Nazioartean dominak eskuratzen jarraitzen du Anton Legorburu errugbi jokalari donostiarrak. Asteburuan, brontzezkoa irabazi du Espainiako selekzioarekin, Hong Kongen (Txina) burutu den munduko serieetako txapelketan. Gizonezkoen zazpiko errugbi selekzioak hirugarren postuan bukatu zuen.
A multzoan aritu ziren Hegoafrika, Argentina eta Uruguai selekzioekin batera. Argentinarekin galdu ondoren (38-14), Hegoafrika menderatu zuten (12-31), eta azkenean Uruguairi ere irabazi zioten (21-0). Final-laurdenetan, Australia gainditu zuten (5-19), eta finalerdietan, berriz ere, Argentinarekin egin zuten topo. Lehia estuagoa izan bazen ere, argentinarrek irabazi zuten, beste behin ere (28-32).
