Dantza Kalean jaialdia, asteburu honetan
Larunbatean, apirilak 25, Alderdi Ederren Dantza Kalean jaialdia ospatuko da Donostian. Bertan, hamabost eskoletako 310 dantzarik parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, klasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.
Igandean, hilak 26, XXVIII. Kontxako Baranda ospatuko da Kontxako pasealekuan. Bertan, 33 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1485 ikaslek parte hartuko dute.
Dantzaren Hilabeteari amaiera emateko, maiatzaren 3an, 12:00etan eta 19:00etan, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXIX. Gala ospatuko da Victoria Eugenia Antzokian. Besteak beste, Eukene Sagues, Mattia Santini, Irma Hoffren, Raphaël Canet, Ada González dantzariak eta Malandain Ballet Biarritz, Led Silhouette, Kresala Dantza Taldea, Compañía Danza Mobile konpainiek parte hartuko dute.
Saria Thierry Malandaini
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Thierry Malandain ospe handiko koreografoa saritzea erabaki du aurten. Sari-emate ekitaldia galan bertan egingo da. Thierry Malandain koreografo frantses nabarmena da, eslo “klasiko-garaikideko” pertsonaia garrantzitsua.
Temps Présent (1986) eta Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionala (1998) sortu zituen, eta bere esloak teknika klasikoa esteka kementsu, soil eta gizatiarrarekin konbinatzen du. 60 lan baino gehiago sortu ditu, tartean Errauskine, Romeo eta Julieta eta Maria Antonietaren bertsio txalotuak.
Galarako sarrerak eskuragarri dira Viktoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta webgunean.
