Zubiri Manteo institutuko bi ikaslek Kanadan egingo dituzte praktikak Erasmus+ programari esker
Bi ikasleek Indie Asylum enpresan aritzeko aukera izango dute.Zubiri Manteo Institutua Zubiri Manteo institutuko Bideojoko eta Errealitate Birtualeko espezializazioko ikasle Aritz Arburu eta Alex Murcia Montrealera (Kanada) joango dira bi hilabetez, amaitu berri duten ikastaroaren praktikak egiteko Erasmus+ programako bekei esker.
Han, Indie Asylum enpresaren barruko bi estudiotan lan egingo dute eskarmentu profesionala lortuz, nazioarteko eta espezializazio handiko ingurune batean.
Qubec eta Montreal munduan nabarmendu egiten dira bideo jokoen garapenean, sektoreko enpresa eta talentu ugari biltzen baititu. Esperientzia honek ikasleei aukera emango die beren ezagutza teknikoak zabaltzeko eta mundu mailan dinamikoenetakoa den industrietako batean murgiltzeko. Baita kultura eta natura aldetik aberatsa den herrialde bat ezagutzeko ere.
