Hirugarren postua ziurtatzea ere titulutzat har daiteke
Realeko neskek Madril hartuko dute Zubietan, eta mutilek Rayoren zelaian jokatuko dute. Ibaeta Basketek Gaskan jokatuko du denboraldiko azken partida, eta Gipuzkoa Basket Galizian ariko da.
Realaren eta Madrilen arteko norgehiagoka bat.Reala Bost jardunaldi falta dira emakumezkoen futbol liga bukatzeko —hamabost puntu jokoan—, eta Realeko neskek eskura dute hirugarren postua. Tenerife laugarren sailkatua zortzi puntura dago. Beraz, ezinbestekoa da txuri-urdinentzat etzi Madrili irabaztea (17:30). Matematikoki erabakita utziko ez balute ere, ia ziurtzat jo dezakete. Mutilek, berriz, kopako ospakizuna zertxobait mikaztu zuen Getaferen kontrako porrota ahazteko aukera izango dute. Rayoren zelaian ariko dira etzi, 14:00etan.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek denboraldiko azken neurketa jokatuko du etxean. Girona izango dute aurrez aurre, bihar, 19:00etan, Gaska kiroldegian. Helburua beteta, zaleei garaipen bat eskaintzeko partida izango da. Bestalde, Gipuzkoa Basketek Coruñaren pistan jokatuko du etzi, 12:30ean. Asteazkenean, Mallorca menderatu zuten (63-73), eta berriz ere etxetik kanpo ariko dira. Sailkapen nagusiko bosgarren tokian daude, hiru jardunaldiren faltan.
PARTIDAK
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 26. jardunaldia
- Reala – Madril (etzi, igandea, 17:30)
Gizonezkoen lehen maila, 32. jardunaldia
- Rayo – Reala (etzi, igandea, 14:00)
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 30. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Girona (bihar, larunbata, 19:00)
Gizonezkoen bigarren maila, 32. jardunaldia
- Coruña – Gipuzkoa Basket (etzi, igandea, 12:30)


