Auzoarentzako zerbitzuak eskatu dituzte Loiolako Erriberan
Dozenaka bizilagunek parte hartu zuten atzo arratsaldeko manifestazioan. Loiolako Erriberako Auzo Elkartea Loiolako Erriberako auzo elkarteko kideek deituta, manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean, auzoko kaleetan barrena. Iesu elizatik abiatu zuten protesta ekintzan, 450-500 bat lagunek parte hartu zutela diote deitzaileek. Protestaren bidez, beste behin, aldarrikatu zuten 283 zuzkidura etxebizitza beharrean auzoak behar dituen ekipamenduak eraikitzea nahi dutela.
Duela astebete ezagutarazi zuten mobilizazioa egiteko asmoa, Jaurlaritzak eta udalak bertan egin nahi zituzten proiektuekiko aurkakotasunarekin batera. Auzotarrenez galdetu izana ere gaitzetsi zuten. Eta hain justu, ekintza gauzatu bezperan, bai Jon Insausti alkateak, bai Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak adostu zuten ekipamendu beharraren berri izateko parte hartze prozesua gauzatzea.


