Ander Cepasek urrezko bi domina irabazi ditu Sao Paulon
Ander Cepas dominekin, Brasilen.BAT Basque Team Asteburu arrakastatsua izan du Ander Cepas mahai tenis jokalari donostiarrak. Sao Paulon (Brasil) jokaturiko nazioarteko txapelketan urrezko bi domina irabazi ditu; banakako lehiaketan —9 klasea– eta binakako lehiaketan —Juan Bautista Perezekin, MD18 klasean—.
Banakakoan, Tiago Jose Albuquerque de Freitas brasildarra gainditu zuen multzoen faseko lehen partidan: 3-0 (11-5, 11-2, 11-6). Bigarren neurketan emaitza berdina eskuratu zuen, Logan Wade Watson estatubatuarra gaindituta: 3-0 (11-1, 11-7, 11-9). Final-laurdenetan, berriz, Eithan Skliarsky argentinarra kanporatu zuen: 3-0 (11-4, 11-6, 11-6). Finalerdietan, Jan Reinig alemaniarra menderatu zuen: 3-0 (11-9, 11-8, 11-6). Finalera set bakarra galdu gabe iritsi zen. Koyo Iwabuchi japoniarra izan zuen parez pare, eta lehiatuagoa izan zen: 3-1 (11-8, 11-7, 9-11, 15-13).
Sao Pauloko banakako dominarekin, hamalau dira eskuratu dituen urreak. Gogoratu behar da brontzea eskuratu zuela 2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetan.
Binakakoari dagokionez, laugarren multzoan aritu ziren Cepas eta Bautista Perez beteranoa. Lehen neurketan, Eithan Skkliarsky argentinarrak eta Takumi Tsujimura japoniarrak osatutako bikotea gainditu zuten: 3-2 (10-12, 6-11, 11-9, 11-6, 11-6, 11-6). Bigarren partidan, berriz, ez zuten lehiatu, Lucas Dos Santos eta Joao Pedro Riberiro brasildarrak aurkeztu ez zirelako. Final-laurdenetan, Jose Luis Cerpa eta Andres Beroiza txiletarrei irabazi zieten: 3-0 (11-8, 11-5, 11-1), Finalerdietan, berriz, Gabriel de Oliveira eta Luiz Felipe Guarnieri menderatu zituzten: 3-0 (13-11, 12-10, 11-6). Azkenik, finalean Hayuma Abe eta Koyo Iwabuchi japoniarrak gainditu zituzten: 3-0 (11-5, 12-10, 11-5).


