Kontxako baranda, iruditan
28 dantza eskoletako ikasleek bete dute Kontxako baranda.Joseba Parron San Sebastian Kontxa pasealekua ballet klasikoaren agertoki handi bihurtu zen atzo, beste urte batez. Eguraldia lagun, Gipuzkoako —Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa— eta Bizkaiko 28 dantza eskoletako 1.500 ikasle elkartu dira barandan, hiriko kultur egutegian hain esanguratsua den erakustaldia burutzeko.
Hona hemen Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren irudiak:


