Udaberriko 57. Argazki Rallya antolatu dute, Polloeko hilerrian
Polloeko hilerriak baditu bere istorio bitxiak, batzuentzat, beldurgarriak.Andrea Bosch Alfaro Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Udaberriko Argazki Rallyaren 57. edizioa ospatuko du datorren igandean, maiatzak 3. Oraingo honetan, lehiaketa osoa Polloeko hilerrian egingo da, “parte hartzaileen sormenerako agertoki izango den gune berezi” gisa.
Rallya zabalik dago argazkizale guztientzat, eta egun berean eman ahal izango dute izena, 8:30etik 9:30era, hilerriko sarrera nagusian. Parte hartzeak 10 euroko kostua du, hamaiketako bat barne.
Berritasun gisa, irudiak editatu ahal izango dira eta parte hartzaileek astebeteko epea izango dute hautatutako argazkiak posta elektronikoz bidaltzeko. Rallyan zehar, argazkilariek landu beharko dituzten bost gai puntuagarriren berri emango da.
Lehiaketak hainbat sari izango ditu: garaikur bat eta 200 euro bilduma onenarentzat, 100 euro bigarrenarentzat eta 50 euro hirugarrenarentzat.


