Gizonezko bat atxilotu dute beste bati guraizeekin eraso egiteagatik
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Groseko ile apaindegi bateko bezero bat guraizeekin ustez erasotzeagatik. Arratsaldeko hiruak aldera, atxilotutakoak bere anaiaren ile apaindegian zegoen bezeroari eraso egin zion. Gertakaria gelditzen saiatu zen anaia ere hainbatetan moztu zuen.
Ertzaintza bertaratu egin zen, bezeroa ospitaleratu egin zuten eta ustezko erasotzailea polizia etxera eraman.

