Roso Buchek ez du jarraituko Ibaeta Basketen
Roso Buch Ibaeta Basketekin, partida batean.Ibaeta Basket Bi denboraldiren ostean, Roso Buch saskibaloi jokalariak ez du Ibaeta Basketen jarraituko. Klubak jakinarazi duenez, kataluniarraren konpromisoa “erabatekoa” izan da, eta haren ekarpena “bikaina” izan dela nabarmendu dute.
Sasoi honetan partida guztiak jokatu ditu Buchek, pistan minutu gehien dituen hirugarren jokalaria izan da eta taldeko laugarren saskiratzaile nagusia. Alegia, Azu Muguruza entrenatzailearentzat zutabeetako bat izan da.

