Zer plan asteburu honetarako Donostian?
Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala.Donostia Kultura Astebururako plan bila bazabiltza Donostian, gure agendan kultur eta aisialdi jarduera aukeraketa zabala aurkituko duzu. Hala ere, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen zehatz bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (maiatzak 1), Antiguara joatea gomendatzen dizugu, Luberri Abesbatzak eta Parisko Euskal Etxeko Gernika Koruak kontzertua emango baitute, San Sebastian Martiriaren parrokian, 20:00etan. Emanaldia doakoa izango da.
Larunbatean (maiatzak 2), Parte Zaharrera joatea da gure proposamena, izan ere, urtebete pasatu da AZGAk Guardetxea okupatu zuenetik, eta urteurren festa antolatu dute, egun osoko egitarauarekin: hitzaldia (11:00), bazkaria (14:30), mus txapelketa (17:00), txokolate jana (17:30) eta Maraka Sound System eta DJ-ak (22:00).
Igandean (maiatzak 3), azkenik, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Gala egingo dute Viktoria Eugenia antzokian, bi saiotan (12:00etan eta 19:00etan). Egitarau osoa hemen daukazue kontsultagarri; 5-24 euro.
Bonus track. Astean zehar egiteko plan bikoitz bat ere proposatuko dizugu. Orquesta Mondragon rock-and-roll talde donostiar ospetsuak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, kontzertua emango du Viktoria Eugenia antzokian ostegunean (maiatzak 7), Javier Gurrutxaga abeslari eta showman-a buru. Horrez gain, aurreko egunean (maiatzak 6), El desafío de la Orquesta Mondragón hitzaldia antolatu dute Okendo Kultur Etxean, Aiestaran anaien obrari buruzko Oharra: artistak ez du bisitarik nahi erakusketaren testuinguruan, eta Gurrutxagak, Cheli Lanzagortak eta Gregorio Galvezek hartuko dute parte (19:00etan, gonbidapenarekin).

