Arantxa Lopez sozialista izango da Aniztasun eta Inklusio zinegotzi berria
Arantxa Lopez sozialista.PSE-EE Arantxa Lopez sozialista izango da Donostiako Udaleko zinegotzi berria, Carlos Garciaren ordez. Kargua maiatzaren 28an egingo den osoko bilkuran hartuko du. PSE-EEko udal taldeko zinegotzi berriak Aniztasun eta Inklusio Sailaren ardura hartuko du. Lopez donostiarra da, 1981ean jaio zen eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da.
Bestalde, Iñigo Garciak Ingurumen Saileko zinegotzi karguan jarraituko du, eta datorren asteko asteartetik aurrera, Hiri Mantentze eta Zerbitzuen zinegotzia ere izango da, Tokiko Gobernu Batzordean onartu ondoren. Era berean, San Markos eta Añarbe mankomunitateetako kidea ere izango da.
Horrez gain, Juantxo Marrero zinegotzi sozialista udal taldearen bozeramailearen bigarren ordezkoa izango da, eta Ekialdeko Barrutiko batzarraren presidente berri izendatuko dute.

