Danborrada berrien izen ematea zabaldu du Donostia Festak-ek
Morlanstarrak danborrada.Xalba Ramirez Donostia Festak hasi da 2027ko San Sebastian eguna prestatzen, eta ohiko moduan, izen ematea zabaldu dute danborrada berriren bat atera nahi duten herritarrei eta elkarteei zuzendurikoa. Gaurtik hilaren 29ra arte egin ahal izango da. Lotura honetan daude izena emateko argibideak.
Interesa dutenek, Donostia Festak-ekin harremanetan jarri beharko dute posta elektronikora idatzita: donostiakofestak@donostia.eus. Ondoren, izena emateko lotura helaraziko diete.
Helduen danborraden kasuan, Parte Zaharrean ezin izango dira danborrada berriak atera. Beste guneetan, ordea, libre dauden ordutegiak kontsultatu beharko dira.


