Gipuzkoako Eskualde Etxeek hitzaldi sorta bat antolatu dute maiatzerako Donostian
2025eko eguzki eklipsea, Antiguatik ikusita.Joseba Parron San Sebastian Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioak eta Donostia Kulturak hitzaldi ziklo bat antolatu dute aurten ere, maiatzerako. Lau hitzaldik osatuko dute zikloa, hileko astearteetan egingo dituztenak, Okendo Kultur Etxean, 19:00etan, gaztelaniaz. Aurtengo gaiak migrazioa, Rafael Azcona, eguzki eklipseak eta Pay Gomez Chariño izango dira. Hitzaldi guztietarako sarrera doakoa izango da, eta saioak streaming bidez ere ikusi ahal izango dira.
Bihar, hilaren 5ean, izango da lehenengo hitzaldia eta hilaren 12an, 19an eta 26an izango dira hurrengoak:
- Maiatzak 5: Migrar para innovar: ciencia, identidad y nanotecnología en movimiento, Ivan Sasselli Ramosen eskutik.
- Maiatzak 12: El siglo de Rafael Azcona. Cine y vida, Bernardo Sánchez Salasen eskutik.
- Maiatzak 19: Eclipse total de sol y Burgos: 1905 y 2026, Josu Aranberri Mirandaren eskutik.
- Maiatzak 26: Pay Gomez Chariño y su época, Guillermo Vilaboa Unanueren eskutik.


