Idazle jazarrien ahotsak berreskuratuko ditu Gipuzkoako Ateneoak, ‘Literatura jazarriak’ zikloan
Manuel Chaves kazetaria.Donostia Kultura Historian zehar idazteagatik edota pentsatzeagatik isilaraziak edo jazarriak izan diren literaturako figuren bizitza eta obra aztertzeko helburuarekin, Gipuzkoako Ateneoak Literatura jazarriak zikloaren laugarren edizioa antolatu du, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Hitzaldiak maiatzeko lau ostegunetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Liburutegi Nagusian. Lehenengo saioa euskaraz izango da, eta hurrengo hirurak, gaztelaniaz.
Aurtengo zikloak maila handiko adituak bildu ditu. Eli Tolaretxipi donostiarrak, poesia eta itzulpengintzan eskarmentu handia duenak, emango dio hasiera zikloari. Berarekin batera, Maite Muñozek (latindar filologian aditua), Maria Isabel Cintasek (Chaves Nogalesen biografian autoritaterik handiena duena) eta Mathilde Tremblaisek (frantses filologian eta emakumeen idazkeran aditua) osatuko dute egitarau oparoa. Else Lasker-Schüler eta Ovidio poetak, Manuel Chaves Nogales kazetaria eta Irène Némirovsky idazlea izango dituzte hizketagai.


