Kalean da Mugan taldearen 'Bizitza ozen denean' diskoa, osorik
Mugan taldearen kaiko Karmengo jaietako kontzertua.Aitor Erkizia Bizitza ozen denean diskoa kaleratu du Mugan taldeak eta, orain, bai; dagoeneko, osorik da kalean. Izan ere, bi zatitan kaleratzeko erabakia hartu zuten, bi zatiak desberdinak direlako estiloan, elkarren artean: lehenak, martxoaren hasieran ikusi zuen argia eta, bigarrenak, gaur hartu du lur. Guztira, hamar abestiz osatutako hirugarren lan luzea kaleratu du talde donostiarrak, urtebetez horretan lanean aritu ostean.
Bost abesti martxoan, eta beste bost maiatzean. Eta desberdintzen dituen ezaugarri bakarra ez da une desberdin batean atera direla, baizik eta abestien estiloa bera. Lehen zatia lasaiagoa da, eta bigarrenak, “beste erritmo bat” dauka, taldekideen arabera. Disko honek beste leku batean kokatu du taldea, inoiz egin gabekoak egin dituztelako kantotan. Bestelako Mugan bat ezagutu dute —bat ez, asko— eta gustora daude egindako lanarekin, hedabide honi martxoan, lehen zatia atera zenean, kontatu ziotenarengatik.
Abesti guztiak bideo batez lagundu dituzte, eta dagoeneko ikus eta entzungai daude, plataforma guztietan.


