Kapelaren Ibilbidearen sateliteak aurkeztu dituzte
Kapelaren ibilbidea, Miramar jauregian. Oier Aso San Martin Auzoa elkarteak aurtengo Kapelaren Ibilbidearen sateliteak aurkeztu ditu. Alegia, ekainaren 7ko ekitaldi nagusiaren aurretik, maiatzean zehar aurrera eramango dituzten tailer, hitzaldi eta bestelako jarduerez osatutako programa. Honen xedea kapelaren mundua askotariko ikuspegietatik herritarrei gerturatzea eta parte hartzea sustatzea da.
Tailerren artean, kapelen pertsonalizazioa egingo dute larunbatean, Koko Deko dendan, eta hilaren 16an eta 22an, Telarista Urbanan txapelak eta kapelak egingo dituzte oihal birziklatuekin; eta osagaien sortzea Muchas Telas dendan, hilaren 29an. Horrez gain, edukiak sortuko dituzte sare sozialetan, hala nola hilabeteko ostegunero Un Rincón para Tik zuzenekoak egingo ditu estilismoei buruz; Tocados OH kapelen zaintzari buruzko aholkuak emango ditu eta azala babesteari buruzkoak Ruiz de Azua botikak.
Ekainaren 7an, berriz, ibilbidearekin batera, Donosti Lindy Hooek swing dantzaldia geingo du Xabier Zubirin, 16:00etan, eta kapela daramatenentzat kontzertua egingo dute Bar Lobon, 17:00etan.
Horrez gain, Txapelarte erakusketa berri bat ere antolatuko dute.
2023an sortu zutenetik, Kapelaren Ibilbideak “sare sendoa” osatu du sortzaile eta komertzialen artean, herritarrak kapelaren mundura zenbait ikuspegitatik gerturatzeko.
- Maiatzak 9. Txanoen pertsonalizazioa, Koko Deko.
- Maiatzak 15. Txanoak birziklatu eta egokitzeko tailer sortzaileak, Arccon
- Maiatzak 16 eta 22. Bigarren eskuko arropekin txapelak sortzea, Telarista Urbanan.
- Maiatzak 16. Txanoak apaintzeko botoi/pin zeramikoen tailerra, Pakean Arten.
- Maiatzak 29. Pasorako ehunezko ile osagarriak sortzeko tailerra, Muchas Telas.


