Frantzia pasealekuko zirkulazioan eragozpenak izango dira, maiatzaren 7tik 16ra
Frantzia pasealekua.Mikel Elkoroberezibar Datozen asteetan, Frantzia pasealekuko zirkulazioak aldaketa garrantzitsuak jasango ditu, Euskal Trenbide Sareak (ETS) Egiako behin-behineko pasabidea desmuntatzeari ekingo baitio. Obra hauek egiteko, garabi handi bat jarri beharko dute pasealekuan, eta horrek ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna baldintzatuko du, hilaren 7tik 16ra arte.
Aldaketak trafikoan
Frantzia pasealekuak errei bakarra izango du zabalik, egun horietako tarte gehienetan:
- Maiatzaren 7tik 9ra: 24 orduetan zehar.
- Maiatzaren 10ean: 00:00etatik 14:00etara (une horretatik aurrera erabat itxiko da).
- Maiatzaren 11tik 15era: 06:00etatik 22:00etara.
Bestalde, pasealekuaren eta Iztuetaren arteko elkargunea erabat itxita egongo da (garaje partikularretarako sarbidea izan ezik):
- Maiatzaren 10eko 14:00etatik maiatzaren 11ko 06:00etara.
- Maiatzaren 11tik 15era, 22:00etatik 06:00etara.
- Maiatzaren 16an, 06:00etatik 14:00etara.
Ondorioz, autobus eta taxi geltokiak beste kokaleku batzuetara lekualdatuko dituzte, behin-behinean.
Aldaketak oinezkoentzat
Oinezkoen joan-etorrietan ere aldaketak egongo dira:
- Ezkerreko espaloia: Frantzia pasealekuko 18-20 atarietara soilik baimenduko da sarbidea.
- Eskuineko espaloia: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren ondoan dagoena irekita egongo da eta trafikotik babestuta.
- Pasabideak: Sendagileen Elkargoaren ondoko oinezkoen pasabidea itxi egingo da eta semaforoak kendu egingo dira.
Udalak eremu horretatik autoen zirkulazioa ahalik eta gehien mugatzea eskatu du, eta, era berean, joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea eta behin-behineko seinaleei zein langileen jarraibideei arreta jartzea gomendatu du.
Aldaketak autobus zerbitzuan
Dbusek jakinarazi duenez, maiatzaren 7tik 10era (eguerdira arte) eta maiatzaren 11tik 15era (egun osoan), autobusek Norteko Geltokiko ohiko geralekua baino metro batzuk lehenago hartuko dituzte bidaiariak:
- 17, 24 eta 37 lineak Frantzia pasealekuko 12. zenbakian geldituko dira (behin-behineko zutoina).
- 45 linea, Frantzia pasealekuko 9. zenbakian (behin-behineko zutoina).
Hala, maiatzaren 10ean (14:00etatik aurrera), maiatzaren 11tik 15era (22:00etatik aurrera) eta maiatzaren 16an (eguerdira arte), hiriko hainbat autobus lineek ibilbidea aldatuko dute:
- 17 eta 24 lineek, Colon eta Norteko Geltokiaren ordez, Kursaalean eta Bilbo plazan egingo dituzte geldialdiak.
- 37 lineari dagokionez, Askatasunaren Hiribidea 7 eta Norteko Geltokia zerbitzurik gabe geratuko dira, eta autobusak Gipuzkoa plazan eta Federico Garcia Lorca 6an geldituko dira.
- 45 lineak Okendo kalean (Camino kalearen izkinan) eta Askatasunaren Hiribideko 18. zenbakian hartuko ditu bidaiariak.


