Medialabeko katalogoa Wikimediarekin lotu du Tabakalerak, kultur ezagutzara sarbidea irekitzeko
Tabakalerako Medialab gunea.Tabakalera Tabakalerak urrats berria eman du kultura arloko ezagutzarako sarbide irekia sustatzeko: bere Medialab katalogoa Wikidatarekin lotu du. Datu base horrek Wikipedia bezalako proiektuak elikatzen ditu, eta lotura horri esker, katalogoko edukiak mundu mailan ikusgarriago bihurtuko direla bilatuko dute
Ekimenari esker, Medialaben lantzen diren arloekin lotutako autore eta sortzaileek “presentzia handiagoa” izango dute nazioartean. Aldi berean, katalogoa kontsultatzen duten erabiltzaileek informazio osatuagoa jasoko dute, datu biografikoak, irudiak eta beste iturrietarako estekak barne, modu azkar eta errazean.
Lotura hori egiteko, WikiInfo tresna erabiliko da; honek katalogoko erregistroak automatikoki Wikidatarekin konektatzen ditu eta informazioa etengabe eguneratzen laguntzen du. Gainera, sistema eleanitza denez (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), edukien hedapena eta irisgarritasuna nabarmen handituko dira.
Gaur egun, Medialab katalogoko 86.362 erregistroetatik 25.867 dagoeneko Wikidatarekin lotuta daude. Sistemari esker, katalogoa ingurune ireki eta kolaboratibo bihurtzen ari da, eta horretan laguntza eman du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak; horrela, Tabakalera kulturaren “eraldaketa digitalean erreferente gisa sendotzen” ari da.


