Ekainaren 20an egingo dute Intxaur Krosa
2025eko Intxaur Kroseko irudi bat.Asier Gonzalez de San Pedro Ekaineko azken asteburuan egingo dituzte, ohiko legez, Intxaurrondoko Intxaur jaiak (ekainak 25-28), baina, horren aurretik, Intxaur Krosa antolatu dute aurten ere, hirugarren urtez jarraian. Hain zuzen ere, ekainaren 20an egingo dute aurtengo krosa, 12:00etan, Ametzagaina parkean barrena.
4,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek, tartean, aldapa gogorrak gaindituta. 5 euroko prezioa du izen emateak, eta 600 662 326 telefono zenbakira Whatsapp bidez idatzita eman daiteke izena, ekainaren 14ra arte. Motorrak berotzeko, hemen ikus ditzakezue joan den urteko Intxaur Kroseko argazkiak.



