XII. JazzEñek zortzi talde espainiar ekarriko ditu 61. Jazzaldira
JazzEñe egitarauan parte hartuko duten zortzi taldeak.Jazzaldia Donostiako Jazzaldiak jakinarazi duenez, JazzEñe egitarauan zortzi taldek parte hartuko dute. Lau saio bikoitzetan banatuta ariko dira, uztailaren 22tik 25era. Emanaldi guztiak Viktoria Eugenia antzokian izango dira, 12:30etik aurrera.
Egitaraua:
- Uztailak 22. Javi Ruibal Cuarteto eta Xan Campos: Amorodios.
- Uztailak 23. Anggie Obin eta Noa Lur: Multipolar.
- Uztailak 24. Pleito eta El Gran Ra.
- Uztailak 25: Victor Anton Cuarteto: Nudos (música inevitable) eta Daniel Juarez quartet: reflexividad.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroan. Halere, JazzEñe egitarauko lau emanaldiak Viktoria Eugenia antzokiko abonamenduan sartzen dira. Sarrerak eta abonamenduak Jazzaldiaren webgunean, Donostia Kulturaren webgunean edo zuzenean antzokiko leihatilan eros daitezke.
158 proiektu aurkeztu dira
Zortzi proiektuak profesionalen batzorde batek aukeratu ditu, jasotako 158 proposamenen artean. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Javier Estrella (JazzEñeko zuzendaria), Manuel Marvizon (SGAE), Marta Mansilla (musikaria), Lucia Martinez (musikaria) eta Pere Pons (Jaç aldizkariko zuzendaria).


