Amara Berriko Yarza burdindegi historikoa itxiko dute
Amara Berriko Yarza burdindegiaren artxiboko irudia.Nerea Lizarralde Donostiako beste saltoki historiko bat itxiko dute datozen asteotan: Amara Berriko M. Yarza burdindegia. 1958tik dago irekita, Antso Jakitunaren hiribidean, eta belaunaldi erreleborik ez dutelako erabaki dute ixtea arduradunek, Donosshopping atariak argitaratutako informazioaren arabera. Lokala salgai jarri dute, eta aurreikuspena da pertsiana behin betiko ekainaren erdialdean ixtea.
Manuel Iarzak ireki zuen denda 1958an, aurretik Grosen Yale burdindegia eduki ostean. Haren hiru semeek harekin ikasi zuten ofizioa, baita Amara Berriko burdindegiaren ardura hartu ere, gaur egunera arte. Hedabide honek elkarrizketa egin zien 2020an arduradunei, eta hemen irakur dezakezue.



